Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Udako egitarauaren baitan, haurrentzako kale antzerkia eta Zestoako Musika Bandaren kontzertua antolatu ditu Udalak ostiral honetarako. Patata Tropikala antzerki taldeak haurrei zuzendutako Azken eguzkilorea antzezlana plazaratuko du, arratsaldeko 19:00etan. Iluntzean, berriz, Zestoako Musika Bandak pelikuletako soinu banden kontzertua eskainiko du, 22:00etan hasita.
Bi emanaldiak Euskal Herria plazan izango dira. Udalak jakinarazi du emanaldietara joateko aurrez izena eman beharrik ez dagoela baina hala ere, leku mugatuak egongo dira eta segurtasun neurriak errespetatu beharko dira.