Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Eskolarteko XXXII. Mendi Lehiaketan parte hartzeko deia egin du Agiro Mendi Klubak. Datorren igandean izango da hitzordua, Zumaian. Bi ibilbideren artean aukeratu ahal izango dute parte hartzen dutenek; batek 9 kilometro izango ditu eta besteak, 13. Zestoatik Zumaiara joateko irteera goizeko 08:30ean izango da Gurutzetik eta Agiroko kideak arduratuko dira garraioaz. Ibilaldian parte hartu nahi duten haur zein gurasoek ikastetxean eman beharko dute izena.
IRUZKINDU