Haurrentzako txokoa

Urteetan zehar izan ohi den bezala, oraingoan ere haurrek bere txokoa izango dute tabernan. Eskola txikiko haurrek eguerditan bazkaltzeko erabiltzen dituzten mahai eta aulki txikiak aprobetxatuz, arratsaldeetan gurasoekin batera tabernara etortzen diren haurrek, bertan esertzeko eta jolasteko aukera izango dute.

Zenbait margo, margotzeko marrazki, txikientzako puzle eta ipuin bat edo beste dagoenekoz tabernan badaude, baina esker onez hartuko genituzke erabiltzen ez dituzuen eta osorik dauden zuen ipuin eta jolasak.

Tabernak ezagutu duen giro ona pixkanaka-pixkanaka lortzea espero dugu.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide