Hauteskunde prozesua eta trantsizio energetikoaren inguruko batzarra asteazkenean

Azkeneko batzarrean adostu bezala, martxoaren 1ean, asteazkenez, arratsaldeko 19.00etan hasita Alonderon egingo den batzarrean nagusiki bi gai landuko ditugu. Batetik, udal hauteskundeen inguruan daramagun prozesuaren berri emango dugu. Bestetik, eta nahiz eta aurrera begira ditugun erronken gainean sakontzekotan geratu ginen, erronka bakar baten inguruan zentratuko gara, egoerak hala eskatuta: trantsizio energetikoa. Honen baitan, eolikoena izango da landuko dugun gaia.

Batzarrean parte hartzera gonbidatzen zaitugu!

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide