Albisteak
Hedatze programan sartu edo ez erabakitzeko bozketa egiten ari dira DBHko ikasleen gurasoak
— 2022-05-24Azken lau urteetan Hauspoa programarekin egin dute lan Azpeitiko Urola ikastola BHIn. Proiektu horrekin, klaseak goizez egin dituzte ikasleek eta tailer akademiko-ludikoak arratsaldez. Datorren ikasturtean, Hauspoa bertan behera utzi Hedatze programa jarri nahi du martxan Hezkuntza Sailak. Institutuko zuzendaritzaren arabera, Hauspoa programarekin antzekotasun handia du, errefortzu gehiago eta irakasleen parte-hartze zabalagoa izango baitu. Hedatze proiektuaren alde eginez gero, datorren ikasturtean jardun jarraia egiten jarraitu ahal izango dute ikasleek.
Hedatze proiektua martxan jartzeko hainbat baldintza bete behar ditu institutuak. Baldintza horien artean dago ikasle, ikasle eta gurasoek bozketak egitea. Irakasle eta ikasleen arteko bozketa egin dute dagoeneko, baita Organo Gorenean ere eta guztietan Hedatze proiektuan sartzearen aldeko erabakia hartu dute. Orain DBHko ikasleen gurasoek dute bozkatzeko aukera. Hori horrela, atzo arratsaldean jaso zituzten Zestoako gurasoen lehen botoak Kultur Etxean. Gaur arratsaldean ere izango da bozkatzeko aukera 15:00etatik 20:00etara bitartean.Zuzendaritzak jakinarazi du oso garrantzitsua dela bozketa jendetsua izatea, eta gogorarazi du familia bakoitzeko guraso bakoitzak duela botoa emateko eskubidea.
Egin zaitez bazkide