Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Eguraldiak euria iragartzen bazuen ere, azkenean nahiko ondo portatu da eta 46. Herri Krosako helduen probak giro onean jokatu dira Zestoan.
Bi lasterketa izan dira: 2,770 kilometroko motza eta 8,630 kilometroko luzea, eta biak batera abiatu dira irteeratik. Inguruetako herrietatik etorritako korrikalari ugari bildu dira, eta kale bazterretan ikusle asko izan dira korrikalariei animoak ematen.







































































































