Albisteak

Helduentzako bertso tailerra antolatu du Erniarraitzek

Helduentzako bertsolaritza tailerra antolatu du Erniarraitz bertsozale elkarteak. Azpeitiko ikastaroa, asteazkenetan, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara izango da. Hilabeteko kuota 20 euro ordaindu beharko da. Izena ematen dutenen artean zestoar kopuru polit bat izango balitz, bertan taldea sortzeko aukera izango da. Izena eman nahi dutenek erniarraitz@gmail.com helbidera idatzi beharko dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide