Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Itxaropenak plazako dantzak ikasteko urte osoko ikastaroa antolatu du helduentzat. Dantzan inoiz ibili ez direnek edo oinarri handirik ez dutenek aukera paregabea izango dute parte hartzeko. Ikastaroa urritik ekainera izango da, ostegunero 18:00etatik 19:00etara, eta urte osorako matrikula 70 eurokoa da. Izena emateko, interesdunek mezu bat bidali behar dute honako zenbakira: 688 66 42 15.