Albisteak
Hemen dira Narrondoko sankristobalak
— 2023-07-07Gaur arratsaldean hasiko dira Narrondoko sankristobalak. Gaurtik hasi eta astelehenera bitartean, festa giroa izango da nagusi auzoan.
Hemen egitaraua:
Uztailak 7, ostirala
19:30 Suziria jaiei hasiera emateko. Ondoren, sagardo dastaketa eta Gure Ametsa Elkartean II. hanburgesa festa.
22:00 Dj Olaberri.
Uztailak 8, larunbata
15:30 Mus eta eskoba txapelketa
16:30-19:30 Gaztetxoentzako puzgarriak eta txokolatada
20:30 Sardina jana
21:00 Afaria Gure Ametsa elkartean
22:30 Obaneuke taldearekin erromeria
Uztailak 9, igandea
10:00-15:00 I. Artisau Azoka. Taloa jateko aukera izango da. Goizean zehar hamaiketakoa Gure Ametsa Elkartean
12:00 Asto proba Ibai Artabilla “Darko”- Etxabe “Irrintzi” Aizarnazabal. Egun guztian zehar, Jagoba eta Maialen trikitilariek alaituko dute auzoa
14:30 Paella
18:00 Lopeneren poniak. Jarraian, Pentatloia. Amalur Arbelaitz-Ane Zapiain, Xabier Zaldua-Andoni Izeta. Ondoren, zikiro pintxoak. Egunari amaiera emateko erromeria Jagoba eta Maialen trikitilariekin.
Uztailak 10, astelehena. Kristobal Deuna eguna.
11:00 Herri meza. Ondoren, hamaiketakoa.
Egin zaitez bazkide