Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Dena prest dute antolatzaileek biharko 37. Ondarbaso ediziorako. Gogorarazi dute Ondarbaso bideko errepidea itxi egingo dela 10:45etatik 12:30ak bitartean eta aurreneko parte hartzailea goizeko 11:00etan aterako dela plazatik, eta ez 11:30ean, jaietako programak jartzen duen moduan eta sari-banaketa eguerdiko 13:00etan izango da.
Urteroko ibilbidea aldapatsua izango da aurten ere, 3150 metroko ibilbidea, bataz beste 9,7ko maldarekin eta %26ko aldapa maximoarekin. Guztira 19 parte hartzaile izango dira aurtengo edizioan, baina Oier Ibargurenen denbora ez da azken sailkapenean kontuan hartuko gonbidatu berezi gisa hartuko baitu parte.
Jarraian igoerako parte hartzaileak eta bakoitzaren irteera ordua:
11:00 JOKIN OLAIZOLA
11:03 GOTZON LIZASO
11:06 LEIRE LOPETEGI
11:09 MADDI ALBERDI
11:12 IKER OLKOZ
11:15 PELLO GERENABARRENA
11:18 JON IRURE
11:21 BEÑAT ETXABE
11:24 IKER GONZALEZ
11:27 MIKEL JAUREGI
11:30 HECTOR LARRAÑAGA
11:33 JON AIZPURUA
11:36 IÑAKI ZUBIMENDI
11:39 IORITZ ARANTZETA
11:42 SATHYA PAZ
11:45 IRATZ POU
11:48 IÑAKI GABARAIN
11:51 OIER IBARGUREN
11:54 JON MENDIA