Albisteak

Herri Azokako SPOTa filmatu dugu

Astelehen arratsaldean Herri Azokako spotaren filmaketa lanetan aritu ginen. Irudietan ikus daitekeen moduan, Mikel Ibarguren aktoreari jarraitzen dion istorioa kontatuko du spotak. Filmaketa amaituta, laster izango duzue ikusgai 2016ko Herri Azoka iragarriko duen bideoa.

Dakizuen moduan, 2016ko Herri Azoka maiatzaren 21ean ospatuko da, eta herriko hainbat talderen moduan, Danbolinek ere Herri Azokan parte hartuko du. Egunean bertan, Danbolinen Kultur Etxeko bulegoa plazara eramango dugu. Horrekin batera, laster abiatuko dugun bazkide kanpainaren barruan, bazkide berriak lortzen saiatuko gara egun honetan. Urte hauetan argitaratu ditugun zenbait liburu herritarrei banatzeko asmoa ere badugu.

Hemen dituzue grabatu dugun spotetik ateratako irudi batzuk. Zer ikusten ote du Mikelek betaurrekoen bitartez?




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide