Albisteak

Herri Urratsera joateko autobusa antolatu dute Agirok eta Portalek

Datorren maiatzaren 13an, igandea, izango den Herri Urrats 2018ra joateko autobusa antolatu dute Portale eta Agiro Mendi Klubak. Autobusa goizeko 9:00etan irtengo da Gurutzetik eta itzulera arratsaldeko 19:00etan izango da. Azkainetik Larrunera mendi irteera egingo hute han baina nahi duenak zuzenean lakura joateko aukera izango du.

Izena emateko epea maiatzaren 12ra arte egongo da zabalik Koioten, Mollergin edo portalekulturelkartea@gmail.com-en. Autobusa 10€ ordaindu beharko da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide