Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

LGTBI+ kolektiboaren harrotasunaren eguna da gaur eta Bargaztak txoko feministako kideak aldarrikapenarekin bat egin nahi izan dute. Gesalaga kaleko zebra bidea koloreztatu zuten atzo iluntzean eta torilean bi bandera jarri zituzten, “harrotasuna ez dago salgai” lemapean. Udalak ere aldarrikapenarekin bat egin nahi izan du eta kolorez jantzi dute gaur giozean balkoia.