Herriarteko txapelketako partidak jokatuko dituzte asteburuan kiroldegian
Danbolin— 2022-05-11Hasi da 2022ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. 17 herrik hartuko dute parte eskuzko txapelketan, 15 gomazko paletaz, 9 pala motzez eta larruzko paletaz eta 3 zesta-puntaz. Zestoarrak eskuz eta gomazko paletaz arituko dira, eta asteburu honetako hitzordua kiroldegiko pilotalekuan izango dute. Ostiralean Tolosaren aurka arituko dira eskuzko taldekoak, arratsaldeko 19:00etan hasita. Kadete mailan Aritz Alonso, Unai Lizarralde eta Aiert Uria arituko dira; jubeniletan, berriz, Ioritz Agirre, Mattin Eizagirre eta Xabat Artola eta nagusietan, Oier Urbieta, Julen Odriozola eta Ibai Salegi.
Igandean, berriz, gomazko paletazko pilotariek jokatuko dute, arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Donostia izango dute aurkari eta hiru partida jokatuko dituzte: zazpiaren barruan bakarka, frontoi osoan bakarka eta bikoteka. Josu Etxabe, Juan Jose Odriozola, Josu Rodriguez, Mikel Diaz eta Manex Odriozolak osatu dute Zestoako taldea.