Herriarteko Zestoako pala taldea aurrera doa

Atzo arratsaldean jokatu zen Herriarteko Pala Txapelketako itzulia. Emaitza Zestoa 2 – Deba 1 izan zen.

Aurrekoan, bi partida galdu eta bat irabazi zituzten zestoarrek eta oraingoan alderantziz. Talde bakoitza hiru partida irabazita gelditu da eta tantoen arabera Zestoak eskuratu du hurrengo faserako pasea. Hirugarren partidan Mikela Diazek aurkaria 18 tantora ez iristea zuten beharrezkoa zestoarrek aurrera jarraitzeko eta 17an uztea lortu zuen.

Hauek dira hiru partidetako emaitzak:

Banaka, frontoi osoan;

Deba (X. Berasaluce) 20 – Zestoa (M. Odriozola) 18

Bikotea;

Deba (C. Sagarna – A. Bariagarrementeria) 16  –  Zestoa ( J. Odriozola – J. Etxabe) 20

Banaka, 7an barruan;

Deba (A. Aizpurua)  17 – Zestoa (M. Diaz) 20




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide