Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Herriguneko kultur azpiegituraren inguruko bigarren hausnarketa bilera egingo da asteazkenean, martxoaren 25ean, 19:00etan, Kultur Etxean. Hasiera batean abenduan egitekoa zen saioa atzeratu egin zen, eta orain emango diote jarraipena prozesuari.
Bilera honen helburua herriguneko kultur azpiegituren beharrak eta aukerak aztertzea da, herriko elkarte eta eragileen ekarpenak jasoz. Kultur Etxearen eraldaketa asmoak izango dira hizpide, baina ikuspegi zabalago batetik ere landu nahi da gaia: elkarte bakoitzaren beharrak, herrian dauden lokalen aukerak eta etorkizuneko erabilerak aztertuz.
Udalak azaldu duenez, kultur eragileen arteko koordinazioa eta egitasmoak partekatzeko egitura iraunkor bat sortzeko aukerak ere aztertuko dira bileran. Herritar interesdun guztiei parte hartzeko gonbita egin diete.