Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako lau odol emaile omendu dituzte gaur eguerdian udaletxeko areto nagusian. Mirari Aizpurua, Jone Bergara, Gorka Errezil eta Arantxa Alkortak jaso dute Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearen eta Zestoako Udalaren aitortza.
Ekitaldiaren hasieran udal ordezkariek odol emaileen elkarteak egiten duen lana goraipatu dute. Ondoren elkarteko ordezkari batek hartu du hitza eta emaileei eskerrak eman dizkie: “Emaileei esker, milaka bihotzek taupadaka jarraitzen dute Gipuzkoan”. Zestoako Udalari ere eskerrak eman dizkio, “urtean zehar egiten dituzten ateraldietan emandako laguntzagatik”. Ekitaldiaren ondoren mokadutxoa egin dute.