Albisteak

Herriko merkatariak dendak zabaltzen hasi dira

Deseskalatze prozesuko lehen fasean sartu ginen joan den astelehenean. Fase honetan saltoki txikiek irekitzeko baimena dute eta jatetxeek etxera emateko zerbitzua eskaini ahal dute, segurtasun neurriak errespetatuz. Zestoako zenbait merkatarik saltokietako ateak zabaldu dituzte. Hemen duzue zerrenda:

Caravan Park: Aldez aurretiako hitzordua eskatu beharko dute bezeroek 943 147 679 telefono zenbakian edo info@caravan-park.net helbidean. Lan ordutegia: 09:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 18:00etara.

Karmele ileapaindegia: Aurrez hitzordua eskatu behar dute bezeroek 943 147 832 telefono zenbakian. Bezeroen eskaeren arabera modaltzen du ordutegia.

SM Estilistak: Aldez aurretiazko hitzorduarekin ari da lanean, goizez 10:00etatik 14:30era eta arratsaldez, 16:00etatik 21:00ak ingura arte.

Laiak: Aste honetatik aurrera betiko ordutegia izango du, astelehenetik ostiralera goiz eta arratsaldez eta larunbatetan goizez.

Eskua terapia zentrua: Ohiko ordutegian ari dira lanean, 09: 13:00 15:30-19:00.

Goxuri: Egunero dute denda zabalik. Aste egunetan goizez eta asteburu eta jai egunetan goiz eta arratsaldez.

Lili: Aurrez hitzordua eskatu behar da dendara joan ahal izateko 685 09 45 62 telefono zenbakian.

Merendero Bekoetxe: Asteburu honetan (maiatzak 9 eta 10) eramateko janaria perestatuko dute, bertan jaso beharko da. Eskaerak egiteko telefonoa 943 157 344.

Ugarte burdindegia: Beheko dendak irekita jarraitzen du eta aste honetan goiko denda zabaldu dute. Ordutegia: beheko denda, 08:00-13:00 / 14:30- 17:30 eta goikoa 09:00-13:00 / 16:00-19:00.

Kerala ongizate txokoa: Iridologia konsulta eta drenaje linfatiko eta masaje zerbitzuari ere berriro ere martxan. Hitzordua hartzeko deitu 679 88 51 73 telefono zenbakira.

  • Zure negozioko ateak zabaldu badituzu bidali mezua 722 60 92 65 telefono zenbakira.