Albisteak

Herriko merkatariak, ezinbesteko

Azpeiti, Azkoiti eta Zestoako Merkatari Elkarteek, Iraurgi Berritzen Garapen Agentziarekin batera, herriko komertzioak bizitzen ari diren egoeraz hitz egieko oharra kaleratu dute. Covid-19ak sortu duen alerta egoera dela eta, herriko saltoki batzuk itixi beharra izan dutela azaldu dute eta autonomoei ere bete betean eragin dietela egoera honek.

Dendetako ateak itxi behar izan dituztenak barruko lanetan dabiltzala azaldu dute. “Batzuk, genero berria ilusioz jaso eta gure etorrera egunerako dena prest izateko indarrarekin lanean dihardute. Beste batzuk telefono zerbitzua eta etxera eramateko sistema martxan jarri dute. Dena herritarrengan pentsatuz, ezer falta ez dakigun”.

Bestalde, lehen beharrak asetzeko gaitasuna duten saltokiek lanean jarraitzen dutela azpimarratu dute. “Saltoki hauek herria eta herritarrak zaintzen dituzte, beraien osasuna modu esponentzialean arriskuan jarriz. Hauek dira herriari jaten ematen diotenak. Hauek dira une beltz hauetan geure kaleei eta norberari ere normaltasun itxura pixka bat ematen diotenak”.

Hau amaitutakoan saltoki askok beraien ateak irekita mantentzeko zailtasunak izango dituztela esan dute eta egunerokotasunari aurre egiteko herritarren beharra izango dutela. Amaitzeko, orain beraiek zaintzen gaituztela azpimarratu dute, bezeroek erosketak lasai burutu ahal izateko babes neurri guztiak hartzen dituztela. Hau amaitutakoan gure beharra izango dutela gaineratu dute eta guk zaindu beharko ditugula galdu nahi ez baditugu.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide