Albisteak

Herriko merkataritza konfinamendu garaian

Denok etxean eta herriko denda eta negozio gehienak itxita. Egoera honen aurrean, burua martxan jarri dute zenbait merkatarik eta bere negozioa “eguneratu” dute. Hemen dituzue alarma egoera honen aurrean herriko merkatariek egindako proposamenak:

Ugarte burdindegia: Beheko denda irekiko dute baina enpresetara materiala bidaltzeko erabiliko dute, ez dute jendea bertan hartuko. Goiko denda irekiko ez duten arren, eskaerak egiteko aukera egongo da. 943 147 154 telefono zenbakira deituta, 600 726 490 telefono zenbakira WhatsApp mezu bat bidalita edo aitziber@ugarte-zestoa.com helbidera mezu bat bidalita. Eskatutakoa etxera eramango dute edo bestela dendan jaso ahal izango da.

Lili: Opariren bat, kapritxoren bat edota jantzi berriak erosi nahi dituenak eskaerak egiteko aukera izango du Lili dendan. Ohi bezala, dendako produktuak erakutsiko ditu sare sozialen bidez eta eskaeraren bat egin nahi duenak, 685 094 562 telefono zenbakira deitu edo WhatsApp mezu bat bidali beharko du. Dendako Instagram edo Facebook ere erabili daitezke eskaerak egiteko. Behin eskera eginda, produktuak etxera banatuko dituzte.

Agustin taberna: Ostiral honetatik aurrera, apirilak 17, jakiak etxeetara banatzen hasiko dira. Zestoako kasko eta auzoetan, Zumaian eta Azpeitian eskainiko dute zerbitzua. Errazioak, ogitartekoak, hanburgesak eta sandwichak eskatzeko aukera izango da, astelehenetik igandera, goizeko 11:00etatik 15:00etara eta arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara. Zerbitzuan interesa duenak 676501867 edo 667823727 telefonoetara deitu beharko du.

Karmele ile-apaindegia: Etxez etxeko ile-apaindegi zerbitzua jarri du martxan. Zerbitzua erabili nahi duenak 675 93 88 19 telefono zenbakira deitu beharko du.

Lopene harategia: Etxera banatzeko zerbitzua martxan jarriko du. Eskaera egin nahi duenak 943147848 telefono zenbakira deitu beharko du.

Uzkudun harategia: Etxera eramateko zerbitzua beti izan dute, baita orain ere. Baserriko txahalak erosten dituzte eta ez almazeneko zatikatuak. Egosteko eta xehatutako haragiaren salmenta asko igo da azken aldian eta hori dela eta, txuletei prezioa jaitsi diete, salmentak orekatu eta baserritarrekin lanean jarraitu ahal izateko.

Mapfre: Bulegoko ateak itxita dituzte baina goizetan bertatik lanean ari dira, 09:00etatik 13:00a bitartean. Gainontzeko orduetan telelanean dabiltza.

Potxolo: Denda goizez soilik dago irekita, astelehenetik larunbatera 08:30etatik 13:00era. Igandeetan itxita (egunkariak okidegietan). Instagram eta Facebook orrialdeak sortu dituzte bezeroekin komunikazioa errazteko.

Surya: Osteopatia zerbitzua eskaintzen jarraitzen du. Interesatuek deitu 605765140 telefonora.

Irantzu: Taberna irekierarako prestatzen ari da. Pintaketa lanak egiten…

Unide: Ohi bezala, etxez etxeko zerbitzua ematen jarraitzen dute. Eskaera egiteko 943556005 telefora deitu.

Elortza janari denda: Elortzan ere, ohi bezala, etxera banatzeko zerbitzua dute. Telefonoz 943147660 zenbakian, 690 20 88 83era WhatsApp mezu bat bidalita edo dendan bertan eskaera eginda bidaltzen dituzte erosketak etxera.

Caravan Park: Enpresentzako irekita jarraitzen dute eta partikularrek eskerak telefonoz egin ditzakete eta etxera bidaltzeko zerbitzua dute. Covid-19a baino lehen “denda online” egiten hasi ziren, oraindik bukatu gabe dute, baina hala ere webgunean informazio guztia dute.

Goxuri: Astelehenetik igandera irekita, goizez bakarrik.

  • Oharra: Zure denda/negozioaren egoeraren berri eman nahi baduzu bidali mezu bat 722 60 92 65 telefono zenbakira edo info@danbolin.eus helbidera.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide