Hil berri den Txomin Landari bertsoa eskaini dio Zestoako eskolak

 

 

Gure Txominentzat:

 

Ezingo ditugu gure tristurak

negar malkotan ito

zure omenez elkartu gara

hemen neska ta mutiko.

Oroitzapena daukagu hurbil

ta bizia urrutiko.

Denok dakigu joan zarela

ta ez zarela etorriko

baina eskolako guztion bihotzetan

izango zara betiko.

 

Zure eskola




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide