Albisteak

Hilaren 26an izango da Arroa Bira

Azken urteetako legez, Arroa Bira ibilaldia antolatu du aurten ere Ezkaizto Auzo Elkarteak. Urriaren 26an izango da, igandez, eta parte-hartzaileek bi ibilbide izango dituzte aukeran: 5,7 kilometroko ibilbide motza eta 14 kilometroko ibilbide luzea.

Ibilbide luzeko parte-hartzaileak izango dira lehenak irteten, 9:00etan, Arroabeko plazatik. Handik Mardura abiatuko dira, eta Uraingo gaina, Olaberri, Arroagoia, IbaƱarrieta, San Lorente eta Agote zeharkatu ondoren, berriz ere Arroabera itzuliko dira. Ibilbide laburrekoek, berriz, 10:30ean hasiko dute ibilaldia plazatik, eta San Lorenteraino joango dira, Agotetik pasa eta Arroabean amaitzeko. Bi ibilbidetako parte-hartzaileak San Lorenten elkartuko dira mokadutxoa egiteko




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide