Albisteak

Hileko azken ostiraleko euskal presoen aldeko manifestazioa larunbatera aldatu dute

Hileko azken ostiraletan “Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera” lemapean egin ohi den manifestazioa abuztuaren 31era, larunbata, aldatu dute. Eguerdiko 13:00ean izango da hitzordua, plazatik abiatuta. Ondoren, presoen aldeko bazkaria izango da plazan. Bazkarira joan nahi dutenek txartelak eskuragai dituzte herriko tabernetan.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide