Hiru herri, helmuga bat
— 2017-03-06Hiru herri: Azkoitia, Azpeitia eta Zestoa. Helmuga bat, kasu honetan, Xoxoteko aterpetxea.
Bakoitzak geure herritik abiatu behar genuen eta hamaikak aldera geneukan hitzordua salda beroa eta pintxo goxoa jateko. Azkoitiarrak izan ziren lehenak iristen, zestoarrak bigarren eta azpeitiarrak hirugarren. Baina ez zen inolako lehiaketa izan; helburua Korrikaren aldeko lehen pauso eta oihuak egitea baitzen. Eguraldiaren beldur bageunden ere, hark ere lagundu zuen eta giro apartaz gozatu genuen!
Gure facebookean dituzue atzoko zenbait argazki: https://www.facebook.com/pg/ZestoakoAEK/photos/?tab=album&album_id=1252814701468031
Zestoako Korrika Batzordetik eskerrak eman nahi dizkiogu Agiro mendi taldeari, bide berezi bezain ederretik eraman gintuelako, tartean-tartean azalpen interesgarriak emanez, gainera. Era berean, eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi ere eta, atzo esan bezala, hurrengo deialdietara ere gonbidatuta zaudete:
-Martxoaren 19an, Herri Krosa izango dela aprobetxatuz, Korrikako arropa jarriko dugu salgai Foru plazan.
-Martxoaren 31n Korrika TXOTX! Batukadaren laguntzaz pintxoak eta sagardoa dastatzeko aukera izango da.
-Apirilaren 4an KORRIKA TXIKIA. Jarraian, DISKO-FESTA Txatxilipurdi taldearen eskutik.
-Apirilaren 5ean goizaldeko 3:50 inguruan KORRIKA igaroko da herritik.
Jarrai dezagun horrela helmugak BAT izaten jarraitzen baitu: Euskal Herria euskalduna.
Egin BAT, izan BAT eta BatZuk izango gara!!!
Egin zaitez bazkide