Albisteak
‘Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi’ antzezlana doan ikusteko aukera izango da hilaren 27an Donostian
— 2023-03-09Amancay Gaztañaga, Iraia Elias eta Erika Olaizolaren ‘Hirukortse, azukre asko eta brandy gehiegi’ antzezlanak Donostia Saria jasoko du martxoaren 27an Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Arratsaldeko 19:30ean izango da hitzordua. Ekitaldiaren hasieran saria emango dute, eta ondoren, antzezlana ikusteko aukera izango da, doan. Gonbidapenak martxoaren 26an egongo dira eskuragarri Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan, goizeko 11:30etik aurrera.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide