Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Amancay Gaztañaga, Iraia Elias eta Erika Olaizolaren ‘Hirukortse, azukre asko eta brandy gehiegi’ antzezlanak Donostia Saria jasoko du martxoaren 27an Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Arratsaldeko 19:30ean izango da hitzordua. Ekitaldiaren hasieran saria emango dute, eta ondoren, antzezlana ikusteko aukera izango da, doan. Gonbidapenak martxoaren 26an egongo dira eskuragarri Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan, goizeko 11:30etik aurrera.