Albisteak

Hiru positibo zenbatu dituzte herrian asteburuan

Osasun Sailak emandako datuen arabera, hiru kasu positibo hauteman dituzte herrian ostiraletik igandera bitartean egindako PCR eta antigeno frogetan: bat ostiralean eta bi larunbatean.

Eskualdean 22 kasu hauteman ditu Osakidetzak asteburuan, gehienak Zarautzen, sei hain zuzen. Orion lau positibo zenbatu diuzte, hiru Azpeitian, bina Zumaian eta Azkoitian eta bana Errezilen eta Aizarnazabalen.

Jaurlaritzak 500eko intzidentzia  neurgailu gisa erabiltzeari utziko dio, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko 5.000 biztanletik gorako hiru udalerrik soilik gainditzen dute zifra hori gaur gaurkoz. Hori dela eta, neugailu hori erabiltzea ez dute beharrezkoa ikusten.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide