Albisteak

Hirugarren adinekoei arreta pertsonalizatua eskainiko die Zestoako Udalak

Zestoako Udaleko Gizarte Zerbitzuak hirugarren adinekoekin kontaktuan jarriko dira datozen egunetan. Astebete baino gehiaho da Eguneko Zentroak bere zerbitzua eten zuenetik eta Udaleko teknikariak zerbitzu honen erabiltzaileei hots egiten hasiko dira aurrena. Gero, bakarrik bizi diren herritarrei deituko diete. Ekimen honen helburua adinekoek konfinamendu egoera nola bizi duten jakitea eta izan ditzaketen beharrei erantzuteko neurriak hartzea da.

Udaleko bulegoak itxita dauden arren, langileak lanean jarraitzen duela gogorarazi dute eta telefono bidezko arreta eta arreta telematikoa ematen jarritzen dutela. Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jarri nahi izanez gero, 943 147 132 telefonora deitu edo gizartekintza@zestoa.eus idatz daiteke, goizeko 8:00etatik eguerdiko 14:00ak bitartean.

Boluntario sarea

Pasa den astean jarri zen martxan etxetik ateratzeko zailtasunak dituztenentzat eta ateratzea komeni ez zaienentzako erosketa zerbitzua. Beharra dutenek 615 768 980 deituta edo auzolanazestoa@gmail.com helbidera idatzita egin beharko dute zerbitzuaren eskaera.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide