Hirugarren adinekoen zaintza eta ongizatea

Datozen urte eta hamarkadetako erronka nagusietako bat hirugarren adinekoen zaintza eta ongizateari dagokiona izango da, zalantzarik gabe. Gure gizartea zahartzen ari da etengabe.

Erronka horri aurre egiteko bi bide edo aukera daude: zerbitzuak pribatizatzea (Gipuzkoan eredu hau ari da nagusitzen) edo zerbitzuen izaera publikoa lehenetsi eta, herritarren parte hartzearekin, eredu
osoago eta gertukoagoa eraikitzea.

Zestoako EH Bilduk bigarren ereduaren aldeko apustua egingo du, kalitatezko zerbitzu publikoa helburu izango duena.

Bide horretan, hainbat herritarren ekarpenak jaso ditugu. Proposamenok geure egin eta datorren legegintzaldian garatzeko konpromisoa dugu. Proposamenak hiru ildotan banatu ditugu:

ZAINTZA
– Etxez etxeko laguntza zerbitzua osatu, dauden formulak aztertuz.
– Familia-zaintzaileei formakuntza, babesa eta laguntza puntualak eman.
– Autonomia galtzen hasita daudenentzat gune babestua sortu, goiz eta arratsaldez pare bat ordu etxetik irteteko zaintzadun gune bat izan dezaten.

PREBENTZIOA
– Bakarrik bizi direnentzat arreta berezia. 75 urtetik gorakoen jarraipen prebentiboa.
– Jubilatuentzat beharrezkoak diren zerbitzuak bultzatuko dira: egoteko lekua, aisialdirako espazioa…
– Alarguntasun-pentsio txikiak dituzten emakumeei arreta berezia emango zaie.
– Irisgarritasun plan integrala egingo da.

SAN JUAN FUNDAZIOA
– San Juan Fundazioaren parte da udala eta daukan konpromisoan sakondu behar da, elkarlanean zerbitzua hobetzeko.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide