Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gizonezkoen Gipuzkoako Sega Sail txapelketa jokatuko da gaur eguerdian Aizarnako Aranburu landetxeko zelaian. Julen Gabirondo, Mikel Lizartza, Jon Otegi eta Iban Pardo zestoarra lehiatu dira bertan. Parte hartzaileek 1.000 metro karratuko sail bana ebaki behar zuten ahalik eta azkarren eta txukunen. Kolore urdinez, Mikel Lizartza izan da lanak egiten azkarrena 43 minutu eta 49 segundoko denborarekin. Bigarren, Julen Gabirondo, 44 minutu eta 36 segundorekin. Hirugarren sailkatu da Iban Pardo, 45 minutu eta 10 segundo behar izan ditu lanak bukatzeko eta azkenik Jon Otegik, 45 minutu eta 56 segundoko denbora behar izan du.