Albisteak

Hitzaldi-tailer bana antolatu du Argiolak Arroabean eta Aizarnan

Aizarnako eta Arroabeko instalazio fotovoltaikoen lanak amaituta, hitzaldi bana antolatu du Argiolak auzo bakoitzean. Martxoaren 27an, osteguna, izango da aurreneko hitzaldia Arroabeko Elkargunean, arratsaldeko 18:00etan. Tailerraren helburua Argiolako bazkideak ahalduntzea izango da, fakturak ulertzen lagunduko duen azalpenak eta autokontsumoaren nondik norakoak azalduko ditu Fermin Arruabarrena, Hernaniko Enherkom Energia Komunitateko kideak. Gaiari lotutako argibideak emateaz gain, orain arte eurek egindako proiektuen berri ere emango du eta izandako irakaspenak azalduko ditu. Aizarnari dagokionez, hitzaldia apirilaren 28an izango da.

Bazkide egiteko garaia

Kooperatibako kideen esanetan, oraindik bazkide berrientzako bada lekurik proiektuetan eta zalantzan edo informazioa faltan dauden herritarrak Argiolako  kideekin harremanetan jartzeko deia luzatu dute. Behin instalazioei sarera konektatzeko sarbidea ematen zaienetik beste urtebetean ezin izango da partaide berririk sartu.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide