Albisteak

Hitzetik Loratu egitaraua antolatu dute martxoa eta apirilerako

Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta horren harira, herriko hainbat eragilek elkarlanean Hitzetik Loratu egitaraua antolatu dute. Martxoaren hasieratik apirilaren amaierara bitartean, haur, gazte eta helduentzako ahozkotasuna eta literatura lantzeko saioak eskainiko dira.

Nerabeentzako komiki tailerrerako izen-ematea gaur amaituko da. Izena emateko, Zestoako Gaztelekuan edo Gaztelekuko WhatsApp zenbakian (688 68 40 29) egin daiteke.
Tailerrak martxoaren 14an eta 21ean izango dira, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.

Helduentzako ahozkotasun tailerrerako izen-emate epea, berriz, martxoaren 10ean, astelehenean, amaituko da, eta izena Liburutegian eman beharko da. Tailerra martxoaren 15ean eta 29an izango da, biak larunbatak, goizeko 10:00etatik 12:30era, Liburutegian. Saioak Amaia Elizagoien “Ameli” bertsolari, idazle eta ipuin-kontalariak dinamizatuko ditu.

Hona hemen egitarau osoa:

– Martxoak 13, osteguna. Irakurle gazteen kluba, 9-11 urte artekoentzat. Taldean irakurtzeaz gozatzeko saioak. 16:45etik 17:45era, liburutegian. Saioek jarraipena izango dute.

– Martxoak 18, asteartea. Kontaidazu ipuin bat saioa, HH3tik gorako haurrentzat, 17:30ean, liburutegian.

– Martxoak 14 eta 21, astelehenak. Komiki tailerra Axpi marrazkilariarekin, 12-16 urte artekoentzat. 17:00etatik 19:00etara, liburutegian.

– Martxoak 15 eta 29, larunbatak. Ikasi ipuinak kontatzen ahozkotasun tailerra, Ameli kontalariarekin. Helduentzat, 10:00etatik 12:30era, liburutegian.

– Apirilak 1, asteartea. Irakurzaletasuna sustatuz saioa, Dorleta Kortazarrekin. Helduentzat, 17:00etan, Arroabean.

– Apirilak 1, asteartea. Kontaidazu ipuin bat saioa, HH3tik gorako haurrentzat. 17:30ean, liburutegian.

– Apirilak 2, asteazkena. Arroabeko VII. Ipuin Lehiaketako sari banaketa. 16:45ean, Arroabeko plazan.

– Apirilak 4, ostirala. Emeen Kemen, helduentzat ipuin kontaketa, Maider Alcelairekin. 19:00etan, Kultur Etxean.

– Apirilak 8, asteartea. Arroabeko VII. Ipuin Lehiaketako ipuinen irakurketa, 16:45ean, Arroabean.

– Apirilak 8, asteartea. Mundu zabaleko ipuinen kontaketa, 17:30ean, Aizarnan.

– Apirilak 11, ostirala. Mundu zabaleko ipuinen kontaketa, 16:30ean, Arroabean.

– Apirilak 15, asteartea. Mundu zabaleko ipuinen kontaketa, 17:30ean, liburutegian.

– Apirilak 23, asteazkena. Itsasoko sekretuak ipuin kontaketa, Ameli kontalariarekin. 12-36 hilabeteko umeentzat, 11:30ean eta 12:15ean, liburutegian.

– Apirilak 24, osteguna. Isilka ipuin kontaketa, Maite Franko kontalariarekin. 4-8 urteko umeentzat. 17:30ean, liburutegian.

– Apirilak 26, larunbata. Paperezkoak. Ipuinekin jolastuz tailerra, 2-5 urteko umeentzat. 11:30ean, liburutegian. Saioek jarraipena izango dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide