Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Hondakinen Mahaia elkartu eta berriro ere lanean hasteko deia egin du Zestoako Udalak. Datorren astelehenerako, hilak 22, zehaztu du hitzordua, arratsaldeko 19:00etan izango da, Udaletxean.
Hondakinen bilketa sistema aldatu zenean (2013-2014) dinamika iraunkorra izan zuen Hondakinen Mahaiak baina ordutik ez da elkartzeko deialdirik egin. Asteleheneko bileran, bilketa sistemaren datuak elkarbanatzeaz gain, sistema hobetzeko neurrien inguruan hausnartuko da, balizko aldaketak denen artean adostu ahal izateko.