Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Kontxi Aizarnaren bitartez jakin dugu hontza kumea dabilela egunotan Aizarnako plaza inguruan. Itxura guztien arabera, urubi kumea da, eta oraindik lumatxo txikiak ditu. Atzo atera zion argazkia Kontxik, baina egunak daramatza inguruan, sozidadeko egurra egoten den lekuan ere ikusi dute beste batzuk.