Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Ardoaren hila antolatu du aurtengoan ere Laiak dendak. Urriaren 20tik azaroaren 17ra bitartean, hainbat ardo dastaketa izango dira bertan.
Urriaren 20an, Luberri upategiko ardoen dastaketa egingo dute; azaroaren 3an, mahats zuriarekin egindako ardo desberdinen dastaketa itsua; azaroaren 10ean, Caecus upategiko ardoak izango dira dastagai, eta azaroaren 17an, tempranillo ardoen dastaketa itsua egingo dute. Saioak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira, eta parte hartzeko aurrez izena eman behar da dendan bertan.