Albisteak

Ibañarrietan ere Santakutzak ospatuko dituzte igandean

Asteburu honetan ospatuko dira Santa Kutz jaiak Ibañarrietan eta egun osoko egitaraua prestatu dute.

Urteroko legez, 12:00etan Santo Kristo ermitan egingo den meza nagusiarekin emango zaie hasiera festei. Meza amaitu ostean, 12:30ean hasita, jolasak eta zapo jokoa izango dira txikienentzako.

Bazkalostean, 17:00etan, Iago Magok ikuskizuna eskainiko du, eta horren ondoren, 18:30etik aurrera, herri kirolak izango dira.
Harria jasotzen, Jon Unanue (Goenatxo III) eta Xabier Aramburu (Guzta) neurtuko dira, eta aizkoran, berriz, Eneko Saralegi eta Eneko Otaño izango dira protagonistak.

Ekintza guztiak Urtain Plazan egingo dira, eta antolatzaileek adierazi dutenez, ez dira ekitaldian gerta daitezkeen ezbeharren erantzule izango.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide