Albisteak

‘Ibilbide geologiko urbanoa’ egin dute Zestoa Osasuntsu egitasmoaren baitan

Zestoa Osasuntsuko kideek ‘Ibilbide geologiko urbanoa’ egin zuten atzo goizean. Javi Manteca geologo zestoarrak prestatutako lana ardatz hartuta, herriko eraikuntzen berezitasunak ezagutu zituzten: erabilitako materialak, harrien jatorria… Zestoako kaleak beste begirada batekin ikusteko parada ederra izan zen. Parte hartzaileak oso gustura egin zuten ibilbidea, baita ondorengo hamaiketakoa ere.

Datorren ostegunean, hilak 9, ibilaldi luzea egingo dute. Aizarnazabalera joango dira oinez, eta autobusez itzuliko dira herrira. Goizeko 9:30ean irtengo dira kiroldegiko aterpetik. Ohi bezala, hamaiketako ederrarekin amaituko dute goiza. Egitasmoko antolatzaileek azaldu dute egun horretako erritmoa ohikoa baino “altuagoa” izango dela, eta beraz, “oinez ibiltzera ohituta” daudenei zuzendutako saioa dela.

 

 

Argazkiak: Zestoa Osasuntsu




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide