Albisteak

Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea zabaldu du Udalak

2021eko Trakzioko Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zerga ordaintzeko epea zabaldu zuen Udalak martxoaren 5ean. Zerga hori ordaintzeko azken eguna apirilaren 30a izango da.

Borondatez ordaintzeko epea amaitu ondoren, premiazko prozedura exekutiboari ekingo zaio, ordainduak izan ez diren ordainagiriei dagokien errekargua aplikatuz.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide