Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Naroa Agirre eta Iera Iturriagak Udara Caixabank txapelketako finala jokatu dute, gaur, Iruñako Labrit pilotalekuan Natale Aranburu eta Maite Mujikaren aurka. Txapelketan sei bikotek hartu dute parte eta denek elkarren aurka jokatu dute. Iera eta Naroa bikotea beraien bost partidak irabazita iritsi dira finalera eta 22-16 irabazi diote Aranburu-Mujika bikoteari.