Albisteak

Igandean Arroabeko azokara joateko garraio publikoa lehenestea eskatu dute antolatzaileek

Igande honetan, azaroaren 17an, Arroabeko Baserritar eta Artisauen Azokaren esparruan, ibilgailuen sarrera eta irteera arautzeko trafiko-plan berezi bat ezarriko da, bertaratutakoen segurtasuna bermatzeko eta azokaren muntatze eta desmuntatze-lanak errazteko.

Antolatzaileek garraio publikoa lehenesteko eskatzen diete bisitariei eta autoz etorriko direnei aparkalekua Sansinenea poligonoan aurkituko dutela gogorarazten diete. Era berean auzotarren lankidetza eskatzen dute eguneko martxa egokia bermatzeko.

Ekoizleen eta bizilagunen ibilgailuen sarrerak:
G631 errepideko sarrera, Olaetakoa, bizilagun eta ekoizleentzat izango da bakarrik. San Isidro kaleko sarrera, aparkaleku propioa dutenentzat eta Marduxarra kalean bizi direnentzat bakarrik egongo da zabalik. Auzotarrek autoz irten eta beren garajeetara sartu ahal izango diren arren, mesedez, ibilgailurik ez erabiltzeko eskatu dute antolatzaileek, ekitaldiaren arintasunari laguntzeko.

Aparkalekuak: Azokak irauten duen bitartean, ezin izango da herrigunean aparkatu, eta bisitariek Sansinenea poligonoan aparkatu beharko dute.

Plazako sarrera eta irteeren erabateko itxiera: Plaza trafikoarentzat erabat itxita egongo da, bertan azokako postuak kokatuko baitira. Plazarako sarbideak ere libre geratu beharko dute goizeko 7:00etatik azoka amaitu arte.

Arrobera garraio publikoz irizteko aukerak:
Trenak: Euskotren zerbitzua
Autobusak:
· DB05: Zumaia-Ondarroa
· UK06: Zumaia – Zumarraga
· UK01: Donostia – Azkoitia

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide