Albisteak

Igandean bazkide egiteko mahaia jarriko du Argiolak

Bazkidetza kanpainarekin jarraitzen du Argiola Energia Berriztagarrien Komunitateak eta igandean mahaia jarriko du plazan.

Bestalde, egun horretan bertaratu ezin, baina bazkide egiteko gogoz daudenentzat esku orriak jarri dituzte tabernetan: Aizarnan, Aranburu landetxean, Arrobean, Txara dendan, eta Zestoan, Fati, Koiote eta Portale tabernetan. Igandera bitartean egongo dira orriak.

Bazkide egiteko behin bakarrik egiten den 10 euroko ordainketa egin behar da. Mahaira bertaratzerik ez dutenentzat online egiteko aukera ere bada lotura honetan: labur.eus/argiola-bazkidetu helbidean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide