Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Pasa den igandean egin zuen Herri Krosa prestatzeko aurreneko entrenamendua Atletismo Taldeak. Aurtengo berrikuntza izan da entrenamendu saioena, izan ere herritarren parte hartzea sustatu nahi dute antolatzaileek, eta horretarako entrenamendu saio hauek aproposak direlakoan daude. Pasa den igandeko balorazioa oso ona izan zen eta igande honetan berriro errepikatuko dute saioa. Goizeko 10etan aterako dira kiroldegi ataritik.
Bertso bat ere prestatu du Atletismo Taldeak herritarrak animatzeko:
Martxoak hamazazpi
hori da eguna
Herri Krosaren arnas
eta oihartzuna
txiki, gazte nahiz heldu
zer alaitasuna
festa guztiona da
ez ahaztu laguna
Krosak eduki dezan
bere etorkizuna.