Albisteak

Igartza monumentu multzoa ezagutzeko irteera antolatu da jubilatuentzako

Beasaingo Igartza monumentu multzoa ezagutzeko irteera antolatu da Zestoa eta Aizarnazabaleko jubilatuentzako.

Igartza, erdi aroan jatorria duen eta gaur egun arte garai berrietara egokitzeko ahalmena izan duen industriagunea da.

Datorren azaroak 9an izango da txangoa. Goizeko 9:00etan abiatuta, lehenengo bisita egingo dute, eguerdiko 14:30ean bazkaria izangi dute Mandubiako benta. Irteerak 50 euroko prezioa izango du.

Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute 943 147 091 telefonora deituz, horretarako azken eguna datorren ostiral azaroak 3 izango da.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide