IHAUTERIAK SAN JUANEN

IHAUTERIEK zorakeria eta parrandarako aukera ederra eskaintzen digute urtero, geure buruaz barre eginaz.

Eta nola ez, egun bikaina antolatu dugu aurten ere Sanjuandarren Plazan. Hasteko, pilota partida gogorra jokatu zuten Irribarriaga eta Abeleletxe pilotari ospetsuek; txokolate gozoaz indarrak berritu ondoren, Leonixio eta Maurixia trikitilarien erromei alaiarekin eman genion bukaera festari.

https://www.facebook.com/profile.php?id=100009505913017