Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

III. Bizkaia Txapelketako finala jokatuko dute Naroa Agirre eta Olatz Arrizabalagak igande honetan, eguerdiko 12:00etan, Bizkaia Frontoian. Urtarrilean zehar jokatu dute txapelketa sei bikotek eta finalerako txartela eskuratu dute Agirrek eta Arrizabalagak eta Leire Garai eta Maite Ruiz de Larramendik. Partida ateak itxita jokatuko da baina zuzenean jarraitzeko aukera izango da EITB1en.