Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Ikara gaitzaren foku bat detektatu dute Zestoako artalde batean, Berriak argitaratu duenez. Espainiako Nekazaritza Ministerioaren arabera, ardi bakarra dago gaixotuta, eta beste hogei ale arriskuan egon daitezke. Eusko Jaurlaritzak zuhurtzia eskatu du, eta azaldu du gaixotutako animaliak bakarrik hilko dituztela.
Ikara edo scrapie izenez ezagutzen den gaitzak ardien nerbio sistemari eragiten dio, baina ez da arriskutsua gizakientzat. Gaitza kronikoa da, eta ez du sendabiderik. ENBA nekazarien sindikatuak Berriariri jakinarazi dionez, atzemandako fokua ez da larria.