Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Euskara menperatzen ez duten gurasoen seme alabei eskolako lanetan laguntzeko sortu zen Ikas-Jolas proiektua. Zerbitzu honen helburua, egoera honetan dauden haurren integrazioa bultzatzea da, eskolan izan ditzaketen zailtasun linguistikoei aurre eginez.
Datorren astelehenean (hilak 29) izango da izena emateko aukera, arratsaldeko 17:30etatik 18:30etara, zine zaharrean. Guraso euskaldunak ez dituzten hirugarren mailatik gorako haurrek hartu ahal izango dute parte.
Informazio gehiagorako deitu 681 671 796 telefonora.