Ikaslan proiektua. Datozen ikastaroak eskualdean

Iraurgi Berritzeneko Enplegu eta Prestakuntza arloa, eskualdeko eragile desbedinekin elkarlanean Ikaslan proiektua garatzen ari da eskualdean.

Honen helburu nagusiak, enpresa eta eragile desberdinekin batera ikastaro beharrak identifikatu, perfil desberdinei egokituriko ikastaro berriak antolatu eta prestakuntza eskaintza bateratua eskaintzea dira.

Elkarlan honen ondorioz, ikastaro interesgarriak garatzeko aukera sortu da eskualde mailan, arlo desberdinetan prestakuntza eskainiz (industriala, arreta, zerbitzuak…).

Jarraian, datozen asteetan eskualdean indarrean dauden ikastaroen informazio bateratua.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide