IKASLeKUA, dakiguna gaztetxoekin konpartitzeko gunea. Batu nahi?
— 2023-04-04Gaztetxoekin dakiguna konpartitzeko IKASLeKUA zabaldu dugu, parte hartu nahi?LHko gaztetxoak elkartzeko toki bat: etxeko lanak egiteko, azterketetarako errepasoa egiteko, hainbat gauza eta ekintza berri egiteko. Den-dena euskaraz.
Gaztetxoekin batera aritzeko, heldu boluntarioak behar dira: DBH edo unibertsitateko ikasleak, irakaskuntzan aritu edo aritzeko asmoa dutenak, edo besterik gabe bere zaletasuna gazetxoekin partekatu nahi duen herritarra.
Boluntario bakoitzak zehaztuko du bere konpromisoa: astean behin, hamabostean behin, egun bakan batzuetan. Norberak erabakiko du. Interesa baduzu, Euskara Foroarekin kontaktatzeko bideak:
- euskaraforoa@gmail.com
- 943 147 010 (7 luz.)
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide