Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Ikasturte berriko lehen saioa egingo du Zestoako Euskara Foroak bihar, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Biharko bileran, Amelia Barquinen hitzaldiaren balorazioa egingo dute eta aurrerantzean dituzten erronken inguruan arituko dira. Bestalde, herriko euskara plana “astintzen” hasiko dira.